2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

UDALEKU IREKIAK 2015 Ekogunea

Laister udara iritsiko da eta pentsatu behar dugu zer egin gure haurrekin. Hemen duzue aukera aproposa etxeko txikientzat.




2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

ALTZAN HAURTXOKO ETA GAZTELEKU PUBLIKOA

Altza-Larratxo-Oleta auzoa, nahiz eta Donostiako biztanleria-dentsitate gehien duen auzoa izan, Haurtxoko eta Gazteleku publikorik ez duen auzo BAKARRA da. Horretaz gain, beste gabezia batzuk ere baditugu; ez dago jolas-gunerik haur eta gazteek inori molestatu gabe jolastu ahal izateko, ez dugu minibasket-zelairik, ez futbol-zelairik, ez patinatzeko gunerik, ezta bidegorririk ere. 

Altza eskolako patioak dira asteburutan zabalik dauden bakarrak, baina horiek ez dira nahikoak. Beste auzoekin konparatzen badugu, hemen eskeintzen diren ekintzak ez dira 100% debalde. Urtero egiten dira bost orduko kolak hauetako ekintza batzuetara apuntatu ahal izateko. 

Honengatik guztiagatik, espazioak sortzea, eta beste auzoetako haurtxoko eta gaztelekuek duten moduko programazioa eskeintzea eskatzen dugu. Ados bazaude sakatu "gustatzen zait" eta elkarbanatu gure orria interesa izan dezakeen guztiekin. 

Altza-Larratxo-Oleta, pese a ser el barrio de Donostia más densamente poblado, es el ÚNICO barrio de Donostia que no tiene un Haurtxoko ni un Gazteleku público. A eso se suma también las carencias en zonas de juegos y otros equipamientos que permitan a los niños y jóvenes disfrutar de su ocio y tiempo libre sin molestar a los demás. No tenemos campos de minibakset - futbol, ni zonas de patinaje, ni bidegorri. Los patios del Colegio Altza, que son los únicos que permanecen abiertos en fin de semana son insuficientes. A diferencia del resto de barrios, las actividades que se organizan no son gratuitas al 100%. Todos los años hay colas de hasta cinco horas para poder apuntarse a algunas actividades. Demandamos la creación de espacios y una programación similar a la que tienen el resto de haurtxokos y gaztelekus municipales de la ciudad. Dale a me gusta a la pagina si estas de acuerdo con lo que pedimos y comparte con todos aquellos a los que le pueda interesar

2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

ADIMEN EMOZIONALA - EDUCACIÓN EMOCIONAL

Egunon! 
Oporrak ondo hasteko bideo polit bat adimen emozionalaren inguruan. 

Un documental rodado en el colegio Sagrada Familia de Gavà. Realizado para la asignatura de documental de ESCAC a Terrassa 2012/2013.

Por: Andrea Czajkowski, Artur Cruz, Gerard Rodríguez, Laura Niubó, Joana Garcia.

Especial agradecimiento a la profesora: Luz Guerrero

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ALTZAN ERE KORRIKA 19 - DENOK KORRIKARA!

Aupa! 

Altzako auzoan gaur izan da Korrika Txikia. Mundiala!!! Emozionantea!

Primeran atera da. Antolaketa ezinhobea!



2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Gabon! 

Gaur Bikoteka Irakurtzen proiektuari buruzko hitzaldia izan dugu Iralen, eta han azaldutakoa bideo honetan primeran ikus daiteke. 

Bikoteka Irakurri proiektuaren zabalkunderako bideoa, Ordiziako Berritzegunearen eskutik: Jakintza Ikastolan eta Aitxuri eskolan grabatuta

                 

MUSIKARMA: MUSIKA GELARAKO BLOG BIKAINA

Gabon! 

Musikako irakasleentzat blog interesgarri bat pasa didate. Ana Petrirena irakaslea da egilea, eta bloga primeran etorriko zaizuela uste det. Itxura bikaina du! 

 Bertan topatuko dituzue; kantak, musika-tresnak, laburmetraiak, gorputz-perkusioa... musikarekin loturiko eduki ugari. Ea gustatzen zaizuen!

Mila esker Ana!!



HONELAKO OPARIEKIN, ASTELEHENAK JAIEGUN BIHURTZEN DIRA

Mila mila esker Yauri! Eguna alaitu diazu! Muxu erraldoia zuretzat!!!

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

NOLA GEHITU HIZKI MOTA BERRIAK ORDENAGAILUAN-INSTALAR FUENTES

Gabon! 

Suposatzen det, askotan ikusi dituzuela zuen gustukoak diren hizkiak hainbat tokitan, baina gero ez dituzuela horiek zuen ordenagailuan topatzen. Hala bada, hemen duzue aukera paregabea hizki mota ezberdinak zuen ordenagailura gehitzeko.

Web orria www.dafont.com da, eta hauek dira eman behar diren pausuak: lehenik, saltseatu eta gustuko duzuen hizki mota aukeratu; ondoren, hizki horren eskubiko aldean dagoen "Descargar" botoia sakatu, eta azkenik, deskargatu duzuen artxibo hori  C:\Windows\Fonts karpetan gorde.

Pausu horiek emanez, aukeratutako hizki mota erabilgarri izango duzue zuen ordenagailuan. 





2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

MOTRIZITATE FINA LANTZEKO APLIKAZIOAK

Motrizitate fina landu ahal izateko aukera ematen digute honako aplikazio hauek. Augusto Bernal-en blogean dituzue eskuragarri. 



NEGACIONISMO TECNOLÓGICO- Jordi Martí

Gabon! 

Gaurkoan IKTekin lotura zuzena duen iritzi artikulu bat ekartzen dizuet. Egilea Jordi Martí da, eta berari buruz gauza gehiago jakin nahi badituzue hemen duzue bere bloga 

http://www.xarxatic.com/sobre-el-autor/

Twitterren jarraitu nahi badiozue https://twitter.com/xarxatic

Zer iruditzen zaizue artikulua? Komentarioetan utz ditzakezue zuen iritziak



2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

BERRIRO JAIOKO BANINTZ

BERRIRO JAIOKO BANINTZ 


Azken urteotan asko igo da galtzerdien suizidio-tasa. Kaleetan, patioetan, plazatan... edonon topatzen ditugu bere buruaz beste egin duten galtzerdiak; hantxe, lurrean botata, bakar-bakarrik, nork erreskatatuko zai.


Tristea da gaur egun galtzerdia izatea. Garai batean bederen, zulatu eta etxekoandrea etortzen zen zulotxo hori konpontzera; gaur egun, ordea, zulatu eta zakarretara botatzen zaituzte. Pantyekin aldiz, ezta holakorik pasatzen, jabeak primeran zaintzen ditu zulotxorik ez izateko, eta okerreneko kasuetan, zakarretara botatzen bazaituzte, beti duzu zure aldamenean begi-bistatik galduko ez duzun bikotea, eta gaur egun, bikote leiala izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.


Erotismoari begiratzen badiogu, argi dago pantyek erotiko puntu bat badutela, eta galtzerdiak, aldiz, kasu askotan antierotikoak izatera iritsi daitezke, eta unerik beroena ere izotz bihur dezakete. Hau frogatzeko, irudikatu zure buruan gustoko norbait pantyak besterik ez dituela soinean, eta orain egin gauza bera galtzerdiak besterik ez dituen beste batekin, zer iruditzen zaizu? Niri behintzat, bigarren egoerak ziztu bizian alde egiteko gogoa ematen dit.


Beste ezaugarri garrantzitsu bat elegantzia da. Pantyen elegantziak begiradak erakartzeko gaitasuna dauka, eta gainera, limurtzaileak dira; haragirik lasaiena ere haragi estu bihurtzeko ahalmena dute. Galtzerdiak, berriz, oina estali eta kitto!, beste haragi guztia hortxe geratzen da biluzik, lasai lasai, inongo estutasunik gabe.


Beraz, nik argi daukat, berriro jaioko banintz, eta galtzerdia edo pantya izatea erabaki beharko banu, bigarren aukera hartuko nuke; dotorea, limurtzailea, erotikoa, begiraden iturri eta piropoen eragile, haragia estutzeko aukera, bikote leiala... zer gehiago eskatu diezaiokegu bizitzari?



Itzalai Alberdi



2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

INGELESA 1.ZIKLOA

Aupa! Hemen uzten dizuet ingeleserako Gloster bat. Ea gustatzen zaizuen. Egilea: Maria Ferreira (Portugal)

BURUZKO KALKULUA:ANTONIO MARTIN IRAKASLEAREN YOUTUBE-KO KANALA


Aupa! 

Gaurkoan matematikarekin bueltaka nabil. 

Datorren larunbatean, hilak 7, Antonio Martin irakaslea dator Donostiako Berritzegunera Buruzko Kalkuluaren inguruko ikastaro bat ematera, eta hau dela eta, Youtuben daukan gaiaren inguruko kanala uzten dizuet hemen. Benetan interesgarria. 

ZATIKETAK ONLINE - DIVISIONES ONLINE

Kaixo!!

Hemen uzten dizuet zatiketak online egiteko webgune bat. Dena gazteleraz dago baina oso baliagarria izan daitekela uste det. 

Clara Campoamor ikastetxeko blogetik hartu dut. 

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

ZATIKETAK EGITEN IKASTEN DUGU

Nola egiten dira zatiketak? 

Hemen uzten dizuet Marta Camoira-ren bideo hau ikasleekin zatiketaren pausuak banan banan aztertu ahal izateko.




                     


GERRA ZIBILEKO TESTIGANTZAK-TESTIMONIOS DE LA GUERRA CIVIL

Kaixo! 

Gaurkoan gerra zibila lantzeko aukera paregabea topatu dut sarean, Ahotsak.eus webgunean. Bertan, "Gerra ikasgelan" proiektua dago . Gerra zibileko testigantza batzuk aurkituko ditugu hemen, eta ikasleei gaia gerturatzeko primeran etorriko zaigula iruditzen zait. 

Ea baliagarria zaizuen.

Se trata de un proyecto para trabajar la guerra con los alumnos. En él se recogen varios testimonios de la guerra civil. Espero que os sirva para trabajar el tema en clase.