2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

FANTASTIC PRIMARY

Gabon,

webgune honetan ingelesa lantzeko baliabide uagri dituzue: inprimitzeko ariketak online egitekoak, deskargatu daitezkeen programak...benetan biribila!

Primeran antolatuta daude. Ea baliagarria zaizuen!





GOOGLE APPS HEZKUNTZAN

Kaixo, 
gaurkoan Hezkuntzarako Google Apps-en informazio oso baliagarria duen webgune bat ekarri dizuet. 
Egilea Koldo Alijostes Bordagarai da. 





2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ATASKOAREN JOLASA ONLINE

Gaur ataskoaren jolasa topatu dut Harriberri-Oleta ikastetxeko blogean. Primeran dago haur, gazte eta helduentzat. Ea lortzen duzuen!






2015(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

Bideo zoragarria!

Gabon!

Gaurkoan bideo bat uzten dizuet. Oso berezia da bideo hau, egin duen pertsona ere berezia delako neretzat. Txiki txikitatik ezagutzen dut, eta lau urte zituenean argi neukan urrutira iritsiko zela. Eta gaurkoan bere ibilbidearen emaitza uzten dizuet hemen. 
Ea zer iruditzen zaizuen. Neri mundiala iruditzen zait.

Aupa Mikel!!! Mila mila esker gurekin partekatzeagtik!!!



EmBarked from EmBarked on Vimeo.

2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

HIZKUNTZAK NOLA FUNTZIONATZEN DU BURMUINEAN?

Gabon!

Donostiako ikerketa zentru honek hizkuntzaren mekanismo neurokognitiboak ikertzen ditu. Parte hartu nahi baduzu hemen dituzu web orria eta helbidea. 
Animatu!!! 





UDALEKU MUSIKALAK 2015

ERNE! Bigarren eta hirugarren asteko plazak agortu dira. 






2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

EGA prestatzeko aplikazioa

Gabon!

Gaur Maite Goñik eskeini duen ikastaro batean izan naiz, eta beste gauza askoren artean honako aplikazio hau aipatu du. 

EGA azterketa prestatzeko aplikazio bat da. Google Play bidez deskargatu behar da. 

Ea zer iruditzen zaizuen




2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

UDARA IRISTEAR DAGO. HEMEN UDALEKUEN AUKERA ZUEN SEME-ALABENTZAT

Aupa!
Oso gutxi falta da oporretarako, eta dagoeneko guraso asko gabiltza datorren oporraldia antolatu nahian. 

Hemen uzten dizkizuet udalekuen aukera ezberdinak.

EKOGUNEA haurrak baratza lantzen ikasteko aukera paregabea!


INGELESA ikasteko

Altzako kiroldegian ASKATUAK TALDEAK BASKET udalekuak antolatzen ditu uztailean. 2003 eta 2006 urte artean jaiotako haurrentzat.

MUSIKAREKIN GOZATZEKO (bi aukera)



UDALEKU IREKIAK (Antiguon)








GAZTELANIAKO ARIKETAK

Kaixo!


Oraingoan gaztelaniako ariketa batzuk uzten dizkizuet. 2.ziklorako oso egokiak, hitzen familiak osatzeko.  Gure gelan primeran etorri zaizkigu gaia errepasatzeko. 




2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Plastikarako beste programazio bat

Aupa!

Beste lan hau bi lankidek egindakoa da, Jokin eta Marijok. Lan bikaina! Ingurunea eta plastika uztartzen dituzte, eta Lehen Hezkuntzako 1.Ziklora bideratua dago. Hala ere, moldaketak eginez edozein mailoatara egokitu daiteke. 
Mila esker Eguzki-Lore paria, zuen lana partekatzeagatik!!!


Plastikarako baliabideak-Lehen Hezkuntzarako eskulanak

Gabon! 

Hemen uzten dizuet aurtengo Irale ikastaroan prestatu nuen plastikarako baliabideen txostena. Lehen hezkuntzarako pentsatuz egin nuen, baina moldaketak eginez edozein mailara egokitu daiteke. 

Espero det baliagarria izatea.

 

2015(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

Minuscule: animacion sobre hiperactividad

OSO GOMENDAGARRIA!

Una divertida serie de animación sobre la vida de insectos que se asemeja mucho a nuestra forma de vivir. En este episodio tratando el tema de la hiperactividad.

DIRUA: EUROAK ETA ZENTIMOAK

Kaixo!

Anaya argitaletxearen web honetan dirua lantzeko aukera duzue. Lehen hezkuntzako bigarren ziklorako oso egokia. Gaztelaniaz dago baina oso oinarrizkoa denez, ez det uste hori arazoa izan daitekeenik. 


MATEMATIKAKO ERAGIKETAK ONLINE

Egunon!

Educalandiako web honetan eragiketak online egin ditzakezue: batuketak bururakoarekin, bururakorik gabe, kenketak, biderketak.... Errepasatzeko aukera paregabea, tabletean edo ordenagailuan egiteko.