2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea

Pentsatzeko txokoa

Aupa

Aurreko astean aurreratu nizuen bezala, Pentsatzeko txokoa kalean dago jada.
Nerea Arrien irakasleak idatzitako liburua da.

Liburuak, emozioak lantzeko bitartekari lana egiten du, beraz, oso aproposa guraso zein irakasleentzat.

Liburuaz gain, Nereak blog bat ere sortu berri du, eta bertan topatuko dituzue haurrekin lantzeko jarduera eta material ezberdinak.

Blogean sartzeko egin klik

Hemen uzten dizuet aurkezpenaren bideoa,  liburuaren nondik norakoak Nerearen eskutik entzun ahal izateko.




2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

Carles Capdevila en Gestionando Hijos Barcelona

Kaixo! 
Larunbata euritsu honetan tartetxo bat hartu det berriro ere Carles Capdevilaren hitzaldi hau ikusteko. Mundiala da tipoa, eta aipatzen dituen puntu guztiekin guztiz bat nator. 

Umorea eta ironia primeran erabiltzen ditu bere diskutsoan seme-alaben heziketa eta honen gorabeherak zeintzuk diren azaltzeko. 

Ea gustokoa dezuen, nik sekulako parrak bota ditut!

PENTSATZEKO TXOKOA

Emakume liraina, ama zoragarria, irakasle langilea, kirolaria, borrokalaria, ipurterrea, ametsen jarraitzailea, azkarra, atsegina, alaia, eta hori guztia gutxi balitz idazle bikaina dugu Nerea Arrien.


Bere azken amets horietako bat, Deba izeneko neskato bat protagonista duen liburua  da. Eta AMETSA egi bihurtu da, eta ondo egindako lanak SARIA jaso du, LIZARDI SARIA hain zuzen ere. 
Laister kaleratuko da "PENTSATZEKO TXOKOA" liburua, Estibaliz Jalón izan da Nerearen ametsari irudiak jarri dizkiona. Zoragarria!!

Azken emaitza ikusteko irrikaz gaude.

ZORIONAK NEREA ETA JARRAITU AMESTEN ZUK DAKIZUN MODUAN!





2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

SUPER H-HAUR MINBIZIAREKIN SENTSIBILIZATZEKO


Kaixo!

Gaurko gaia haur minbizia da. Honi loturiko elkarte bat sortu zen, SUPER H ELKARTEA eta ondoren Miren Amurizak ipuina sortu zuen. Gaur Egun honen inguruko unitate didaktiko bat prestatzen ari dirá. Egina dagoenean abisatuko dizuet. 
Elkarte honi eta Mireni esker, jasotako dirua gaixotasun arraro eta onkologikoen ikerketarako da. 
Beraz, animatu eta Apirilak 30ean Urnietan ospatuko den festara gerturatu. 
Liburua erosteko aukera ere badago 10 Euroren truke. GOGORATU: dirua gaixotasun arraro eta minbiziaren ikerketa finantzatzeko izango da. 
“SuperH hontz zuriaren lurraldean”Miren Amurizak sortutako ipuina da; bertan, errealitatea eta fikzioaren artean kokatutako Hodei izeneko 9 urteko mutiko baten istorioa kontatzen da.
Ipuina, bai ikuspegi errealista bai ikuspegi sinbolikotik, jendea haur minbiziarekin sentsibilizatzeko helburuarekin sortu da.
“Super H hontz zuriaren lurraldean” es el nombre del relato creado por Miren Amuriza, donde cuenta entre la realidad y la ficción la historia de un niño de 9 años de nombre Hodei. 
El cuento surge con la idea de concienciar acerca del cáncer infantil desde una perspectiva realista a la vez que simbólica.

WEB ORRIAN SARTZEKO EGIN KLIK IRUDIAN