2017(e)ko martxoaren 25(a), larunbata

SYMBALOO-Gaitasun digitala

Kaixo,

hemen uzten dizkizuet ikasleekin gaitasun digitala lantzeko nik erabiltzen ditudan aplikazioak. Symballorekin egindako tableroa da.

Ea baliagarria zaizuen. 

MOOC zer? zertarako?

Kaixo,gaur MOOC-en inguruan hitzegitera nator. Agian askok jakingo duzue zer den baina beste batzuk ez. MOOC ingelesez Massive Online Open Courses,  hau da, online ikastaroak dira, irekiak, eta aukera asko daude hezkuntza arloan.

Nik INTEF-ek antolatu dituen bi egin ditut; ikasketa kooperatiboaren inguruko bat, eta gaitasun digitalaren irakaskuntza eta ebaluaketaren inguruko beste bat. Biak oso interesgarriak eta gomendagarriak. 


Hemen uzten dizuet nire ikastaroen portfolioa http://hezkuntza-formakuntza.blogspot.com.es/

Ikastaroen aukerak ikusteko sartu hemen:

http://mooc.es/







2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Genially

Aupa,
azkenaldian ez det denbora gehiegi izan hemen idazteko, baina lanean jarraitzen det eta egun hauetan bloga eguneratzen joango naiz.

Gaurkoan tresna bat aurkeztu nahi dizuet, Genially. Tresna honek aukera ezberdin ugari eskeintzen dizkigu: irudiak, linkak, bideoak, azalpenak...denetik jar dezakegu bertan eta oinarri gisa eredu asko eskeintzen ditu.
Erabili ahal izateko errejistratu behar zarete, baina ez ditu datu gehiegi eskatzen eta azkar egiten da.

Nik matematikako gai bat lantzeko erabili dut. Hemen uzten dizuet prestatu dudana. Ea baliagarria zaizuen.