2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

MUSIKA LANTZEKO

Aupa!

Facebook taldean web hau gomendatu digute musika lantzeko. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako baliabideak daude.

Eskerrik asko gomendioagatik



2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

BIDERKETAK LANTZEKO

Aupa!

Symbaloo honetan biderketak lantzeko aukera izugarriak dituzue.


MATEMATIKAK ERREPASATZEKO JOLASA

Aupa!

Ikasturtea ondo hasteko jolas bat uzten dizuet. Harriberri-Oletako blogetik hartu dut. Matematika errepasatzeko jolasa da, eta maila ezberdinak aukeratu daitezke. Gazteleraz dago.



2015(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Youtubetik audioa edo bideoa jeisteko

Gabon!

Atzoko bideoan azaltzen nizuen nola jeitsi bideo bat Youtubetik, eta gaurkoan azalduko dizuet nola jeitsi audioa edo bideoa Youtubetik inolako programarik instalatu gabe. 

Askotan bideo bateko abesti bat lortu nahi dugu, eta ez dakigu nola, ba hemen duzue modu erraza eta azkarra.

Mila esker Janire Zubiaga gurekin partekatzeagatik.

2015(e)ko irailaren 6(a), igandea

Word-ekin egutegia nola egin

Aupa!

Beste bideo honetan ikus dezakezue nola egin egutegi bat Word erabiliz. Ikasturte hasiera denez, ikasleen argazkiekin horrelako bat egin dezakegu.



Youtubetik bideoak jeisteko

Aupa!

Hemen uzten dizuet bideoak jeisteko aukera bat, ezta ordenagailuan ezer instalatu behar, eta eskolako sareak funtzionatzen ez duenean primeran datorkigu.

Hasiera ona izan!!!