2020(e)ko apirilaren 25(a), larunbata

PANTAILAREN ZATI BAT NOLA MOZTU


Nola moztu dezakegu web orri baten zati bat? Edo lehio bat? Edo pantaila osoa?

Ordenagailuak "recortes" izeneko baliabide bat dauka hau egiteko.
Hemen azalpena




ARGAZKIAK NOLA PIXELATU

Kaixo

Askotan ikasleen argazkiak egiten ditugu eta gero publikatzeko garaian baimenak direla eta oztopoak topatzen ditugu argazkiak pixelatzeko garaian.

Hemengo web honetan argazkiak online pixelatu ditzakegu, erabilterraza da eta gainera ez da beharrezkoa erregistratzea.

https://www.facepixelizer.com/

Hemen uzten dizuet azalpena


2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

WIFIKERIAK

WIFIKERIAK


Oztopo eta zalantza guztiei aurre eginez,  aurrez-aurre ezagutzeko hitzordua jartzea erabaki zuten.


Eguna iritsi zen.
Beñaten telefono adimentsuak abisua pasa zion: 11:00etan Miren ezagutzeko hitzordua Urgull mendian.


Bertara iristean,  egoeraren larritasunaz ohartu zen; ez wifirik, ez daturik, ez emotikonorik, ez publikorik...bere egunerokotasunetik oso urruti zegoen.


Hura ezin zen ondo atera, ez zeukan horrelako harreman bat aurrera eramateko baliabiderik. Ez zeukan hitz-jariorik, ez zeukan emoziorik, ez zeukan sexu-grinarik. Ez zegoen prestatuta hezur-haragizko harreman batetarako. Biluzik sentitu zen, antibirusik gabe. Bere errealitatetik at zegoen.


Gauzak horrela, hirira itzuli, wifia eta datuak berreskuratu eta harreman birtualarekin jarraitzea erabaki zuen.


Eta horrela, wifiaren poderioz,  XXI.mendeko gizakia desagertu zen.

2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

SARE HEZKUNTZA

Kaixo,

Aurten Sare hezkuntza proiektua martxan jarri dugu Donostiako Altza eskolan. Hemen uzten dizuet ikasturte honetan 3.Mailan egindako lana. Bertan azaltzen diren unitateak aldaketak jasan ditzakete, batzuk oraindik osatzen ari bait gara. Unitateak egiteko aplikazio ezberdinak erabili ditugu; symbaloo, Genially, Google Sites...

http://altzadigitalahiru.blogspot.com.es/