2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

WIFIKERIAK

WIFIKERIAK


Oztopo eta zalantza guztiei aurre eginez,  aurrez-aurre ezagutzeko hitzordua jartzea erabaki zuten.


Eguna iritsi zen.
Beñaten telefono adimentsuak abisua pasa zion: 11:00etan Miren ezagutzeko hitzordua Urgull mendian.


Bertara iristean,  egoeraren larritasunaz ohartu zen; ez wifirik, ez daturik, ez emotikonorik, ez publikorik...bere egunerokotasunetik oso urruti zegoen.


Hura ezin zen ondo atera, ez zeukan horrelako harreman bat aurrera eramateko baliabiderik. Ez zeukan hitz-jariorik, ez zeukan emoziorik, ez zeukan sexu-grinarik. Ez zegoen prestatuta hezur-haragizko harreman batetarako. Biluzik sentitu zen, antibirusik gabe. Bere errealitatetik at zegoen.


Gauzak horrela, hirira itzuli, wifia eta datuak berreskuratu eta harreman birtualarekin jarraitzea erabaki zuen.


Eta horrela, wifiaren poderioz,  XXI.mendeko gizakia desagertu zen.

3 iruzkin: